2011/12/20
2011/12/19
2011/12/16
2011/12/12
2011/12/05
2011/10/18
EGILE TRESNAK
DEFINIZIOA: Egile tresnak, hezkuntzarako materialen sorkuntza, publikazioa eta kudeaketa errazten duten aplikazio informatikoak dira. Hauek, formatu digitalean daude eta dokumentu multimediak dira. Hau da, irudiak, dokumentu digitalak, soinua, bideoak eta aktibitate interaktiboak konbinatuz hezkuntza munduan material didaktikoa sortzeko balio duten tresnak. Modulu desberdinak erabiliz pertsonalizatu daiteke.
- Powerpoint (aurkezpenak egiteko)
- Excel (kalkulu orria)
- Word ( dokumentuak idazteko)
- Openoffice (dokumentuak idazteko)
- Exe learning (edukiak berrerabiltzeko, inportatzeko eta esportatzeko) http://exelearning.org/wiki
- Squeak (hezkuntza mundu birtualak sortzeko) http://squeak.educarex.es/Squeakpolis/5
- Jclic (hezkuntza aktibitate ezberdinak erabiltzeko balio dute: buruhausteak...prozesu bat egiteko aukera ematen du) http://clic.xtec.cat/es/jclic/download.htm
- Malted (hizkuntzak lantzeko baliabidea) http://recursostic.educacion.es/malted/web/descargas/index_php.php
- Ardora ( Html formatuan aktibitateak sortzeko balio dute: letra zopa, irudien galeria, erreproduzitzaileak ...) http://webardora.net/index_cas.htm
- Cuadernia ( koaderno digitalak sortzeko) http://www.educa.jccm.es/educa-jccm/cm/temas/cuadernia
- Webquest (irakasleak baliabide bat ematen du) http://www.phpwebquest.org/
- Atenex/Constructor (Ebaluatzeko aukera ematen du) http://constructor.educarex.es/
- Hot potatoes (Ariketak sortzen ditu: hitz gurutzatuak...) http://hotpot.uvic.ca/
- Edilim (Formatu digitaleko liburu elektroniko bat da. Flash-en eginda dago) http://www.educalim.com/cinicio.htm
2011/10/11
NOLA ERABILI IKT-ak HEZKUNTZAN?
Klase bat ematerakoan, IKT-ak era desberdinez tresna bezala erabil daitezke. Esate baterako:
- Natur Zientzietako prozesu bat azaltzeko mapa kontzeptuala sortu edo irudiak internetetik ateratzea kontzeptuak hobeto uler dezaten (inprimatu, moztu, itsatsi).
- Power point-a erabili ipuin bat ilustratzeko.
- Matematikako ariketak egitea interneten dauden joko interaktiboak erabiliz.
- Blog bat sortu ikasleen eta irakasleen artean informazioa elkar trukatzeko.
- Ikaslea klasean irakatsitako kontzeptu bat esplikatzea arbel digitala erabiliz, berak partaide sentituz. Ariketa bera egin ditzake bertan.
- Plastikan collage bat egin behar da. Horretarako ume bakoitzak internetik irudi batzuk aukeratuko dute muralean ipintzeko.
- Plastikan aritzeko Paint programa erabili.
- Bideoak erabili esplikatutako kontzeptuen adibideak ikusteko.
- Ikasleentzat irrati saioak sortu non beraiek programa hauen sortzaileak izan beharko diren.
- Testu prozesatzailea erabili ortografia lantzeko (Hizkuntza arloan).
- Grabazio bat egin (eredu on batena) beste ikasleei erakusteko.
- Beste munduko pertsonekin hitz egiteko programak erabiltzea hizkuntza praktikatzeko (Adibidez, Skype).
- Historiako denborazko lerroa egin aplikazioak erabiliz.
- Musika klasean Sing Star programa erabili.
2011/10/04
2011/09/29
BIDEOJOKO GOGOETA (EDUARD PUNSET)
EDUARD PUNSET
BIDEOJOKOEN INGURUKO
GOGOETA
Marc Prensky-ri
egindako elkarrizketa (bideojokoei buruzko aditua).
Honen ustez ordenagailuak eta bideojokoak ez dira komunikabideek
esaten duten bezain txarrak. Hau da, hauek dauzkaten abantailak asko dira. Esate
baterako, dibertitzeko modu bat da, motibazioa sortzen dute, elkar ekintza bultzatzen
dute, ikasteko modu bat da, pazientzia eskatzen dute, zenbait arau jarraitu
behar dute, arazoak konpontzeko trebezia lantzen dute, etab. Bestalde, bideojoko
zaleak ikaskuntzan inplikazio handiagoa edukiko dute motibatuta sentitzen
direlako. Gainera, kontzentrazio maila handiagoa dutela ikusi da.
Laburbilduz, teknologian murgildutako gizarte honetan irakasleak ikasleei etorkizunerako prestatu behar diete behar berri hauek asetu dezaten, beti ere kontuan hartuz irakaslea teknologia munduan ikasleen gidaria izan behar dela. Hau da, kontuan eduki behar dugu teknologia garaian bizi garela.
TEKNOLOGIEN ALDAKETAK LEGEEKIKO
•(1994)
“EUROPA MARTXAN INFORMAZIOAREN GIZARTERUNTZ”.
Bangemann txostena. Gizartea aldatzearen beharra. Hau da, industrializaziotik komunikaziora.
•(1996)
“EUROPA A LA VANGUARDIA DE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN”.
Hezkuntza aldaketaren beharra ikusi zuen plan honek. Europa aldatzeko hezkuntza aldatu behar da.
•(1999)
“ESTRATEGIA DE LISBOA”.
e-Europa iniziatiba bultzatu. Plangintza Europako Batasun osoari begira.
•(2000)
“e-EUROPE”.
Garai digitala eta on-line komunikazioa barneratzea zen. Garai digitalari apostu egin. (Internet).
•(2000)
“ E-LEARNING E-CONTENIDOS”.
Aparatu digitalen bidez ikastea.
•(2005)
“INICIATIVA 2010”.
•(2000)
“PLAN INFO XXI”
Espainiak atzerapen pauso bat zuenez, plan bat egin zuen azpiegitura eta baliabideak aldatzeko.
•(2003)
“COMISIÓN SOTO”.
Aditu talde bat sortutako komisioa. Burua merkatal munduko HP. Etorkizuna "Pasar del aula informática a la informática en el aula" .
•(2004)
“EDUCACIÓN.ES”
Neurri batzuk hartzea. Internet gelan eta eskolan. Baliabideak eta irakasleria prestatu hezkuntza munduan gauzak aldatzeko.
•(2005)
“AVANZ@”
Eskolen geletan teknologia sartu beharra. Horretarako subentzioak eman.
•(2006)
“LOE”
Derrigorrezko Hezkuntzan konpetentzia digitala bermatu (edukiak, irakasleen formakuntza…)
•(2009)
“AVANZ@ 2”
Diru gutxiago dute.
•“ESCUELA 2.0”
•(1999)
“INICIATIVA 2000”.
Euskal Herriko eskoletara zuzenduta hauen azpiegiturak eta baliabideak aldatzeko.
•(2000-2004)
“PLAN PREMIA”
EAEko teknologia berritzea (inprimagailuak, ordenagailuak …). Eusko Jaurlaritzak eskolentzako sortu zuen adaptazio programa. Esate baterako, eskolan informatika gelan sortzea. Aurrerapen handia eta Hezkuntza mailan premia bidea izan zen.
•(2004-tik aurrera)
“PLAN PREMIA II”
•(2002)
“PESI, PLAN EUSKADI EN LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN”
Hezkuntzan eragina izan zuen (osasuna, hiritarrak…).
•“DEKRETU 175/2007”
Oinarrizko konpetentziak. Euskal Herriko Kurrikuluma.
•(2010)
“ PESI 2”
Ordenagailu pila bat sartu baina ez zen erabilera egokia egin. Hau da, estatu bezala diru asko gastatu baina ez zuten aldaketarik ikusi. Gauzak aldatu behar ziren.
•(2010)
“MODELO DE MADUREZ TECNOLÓGICA DE CENTRO EDUCATIVO”.
Ikastetxea komunitate bezala jokatzen badu aukera gehiago emango zaizkio (diru laguntzak). Hau da, inplikazioa eskatzen du. Nola? Gurasoekin hitz egin…
•(2009)
“PLAN PREMIA III”
Beharra kontuan hartuta gauza bat edo beste eman.
•“ESKOLA 2.0”
2011/09/27
LANKIDETZA
Zer da LANKIDETZA?
Pertsona talde bat lan egiteko elkartzeari deritzogu non helburu komun bat edukiko dute. Lan egiteko metodo hau oso aberasgarria da, batek bestearen gabeziak betetzen dituelako eta taldekide guztiak beraien ezagupenak aberastuz. Taldearen barruan, kide bakoitzak rol ezberdina betetzen du batzuk beste batzuen osagarriak bihurtuz. Gainera, taldekide bakoitzaren potentziala aprobetxatzen da eta taldearen ezagutza maila orekatzen da. Taldekideen koordinazioa, komunikazioa eta konpromisoa beharrezkoa da emaitza positiboak edukitzeko.
Zein TRESNEK laguntzen dute LANKIDETZAN?
- Sare Sozialak
- Telefono mugikorra
- Ordenagailua
- Eskolako web orria
- Eskola barruko intranetak
- Pendrive
- Entzumenezko tresnak eta formatu orokorrak (MP3)
- Fax-a
- Blog-ak
- Tablet pc
- Wikiak
- Internet
- Argazki makina
- Bideo makina
- Offimatika
- Karpeta partekatuak
- LMS
- Foroak
- ADE
- Entziklopediak (Wikipedia)
- Bat-bateko mezularitza
- Egutegia partekatu
- Korreoa
2011/09/22
KONPETENTZIA DIGITALEN ONDORIOA
Konpetentzia digitala gero eta gehiago sartzen ari da bizi garen gizartean. Horregatik, eskolak eta familiak paper esanguratsua daukate etorkizunean hiritar izango diren haurrengan. Gure ustez, teknologia ez da paperean irakatsi behar, manual bat izango balitz bezala, baizik eta ikasleak autonomoak izaten irakatsi behar zaie. Ezagutza hau praktikaren bitartez lortu ahal izango dute.
Gure iritziz, konpetentzia digitala osatzen duen munduan, lau ezaugarri hauek funtsezkoak dira:
Guzti hau bete ahal izateko, hezkuntza alorra zenbait ezaugarri bete eta aldatu behar ditu. Esate baterako, gelaren antolaketa eta distribuzioa aldatu, elkarlana sustatzeko.
IRAKASLEEN FORMAKUNTZA LH
Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut? on PhotoPeach
2011/09/20
IKT-AREN ERABILERAREN ALDE ONAK ETA TXARRAK:
IKT-aren erabillera, ikastetxearen kudeaketarako lagungarriak edo beharrezkoak dira. Informaziorako eta komunikaziorako baliabide bat da.
ALDE ONAK
- INFORMAZIO ASKO, KOPURU IZUGARRIA - ESKURAGARRITASUNA ( youtube, google... )
- KOMUNIKAZIO GLOBALIZATUA ETA AMAIGABEA
- SARE SOZIALEN PRESENTZIA
ALDE TXARRAK
- BRETXA DIGITALA
- DEPENDENTZIA
- KONTSUMO KULTURALA
- PRIBAZITATEA EZA + KONTROL GEHIAGO
ZER DIRA IKT-ak ETA ZERTARAKO BALIO DUTE ESKOLA TESTUINGURUAN?
TEKNOLOGIA BERRIAK ERABILIZ, METODOLOGIA BERRI BAT SORTU DA IKASLEEN IKASKUNTZA PROZESUAN.
IRAKASLEENTZAT KLASE NORMAL BAT EMATEA BAINO KONPLEXUAGOA IZAN ARREN, UMEEN IKASKUNTZA PROZESUA ABERASGARRIAGOA DA.
IKASKUNTZA PROZESUAREN GARAIAN, IKASLE BAKOITZAK ERRITMO EZBERDIN BAT DARAMA,BERAZ, IRAKASLEAK IKASKUNTZA PROZESU PERTSONALIZATU BAT ERAMAN BEHAR DU.
KLASEAK GELAN EMATEAZ GAIN, IKASLEEK AUKERA DUTE BEREN ETXEETAN ETXEKO LANAK BIRTUALKI EGITEKO. HORRELA, KLASERA JOAN IZAN EZ DUTEN IKASLEEI BEREN IKASKUNTZA PROZESUA EZ DIE GALARAZTEN.
BERE ALDE ONAK ALDE BATERA UTZITA, PENTSATZEN DUGU IRAKURTZEA ETA IDAZTEA OSAGARRIAK ETA BEHARREZKO PREMIA DIRELA, TEKNOLOGIA BERRIEKIN ARITU BAINO LEHEN.
2011/09/15
DIDAKTIKA, PEDAGOGIA ETA CURRICULUMA
DEFINIZIOAK
MULTIALFABETIZAZIOA: Ezagutza teknologikoak egoera ezberdinetara moldatzeko gaitasuna da. Horretarako, existitzen diren eta aurretik aipatutako hiru alfabetizazioaren arloak aldi berean kontrolatu behar dira. Hau da, ikus-entzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoak eta informazioaren alfabetizazioa.
NATIBO DIGITALA: Jaiotzatik edo txikitatik ezagutza teknologiak ezagutu duten pertsonak. Hau da, eguneroko bizitzan teknologia erabiltzeagatik berezko ezagutza duten pertsona.
EMIGRANTE DIGITALA: Teknologiarik gabe hazi, garatu eta ondoren, teknologia ezagutu, ikasi eta barneratu duten pertsonak.
TEKNOFILIA: Teknologia digitalak erabiltzeko inongo arazorik ez duen pertsona eta horren zaleak direnak.
TEKNOFOBIA: Teknologia digitalak erabiltzekoa arazoak dituzten pertsonak eta gainera gustukoak ez dituztenak .
2011/09/13
IKASKUNTZA ESZENATOKIAREN INGURUAN SAKONDU
Badakigu gaur egun ezagutzaren gizartean gaudela eta dena interneten daukagula eskuragarri. Hau, abantaila handia izan daiteke, hala ere, informazioaren kudeaketa egokia garrantzi handia du ezagutza eraikitzerako momentuan.
Multialfabetismoa, teknologia berrien erabilera errazten du eta honetan sakontzea interesgarria izan daiteke, izan ere, informazio kopurua handitu egiten du eta interneten ibiltzea errazten du.
Bukatzeko, konpetentzia digitala, gaur egungo bizitzan garrantzi handia du. Alde batetik, teknologia ondo erabiltzea, ezagutza berriak barneratzea eta gertatzen denaren inguruko ikuspuntu pertsonala garatzea sustatzen duelako. Bestetik, gaur egun, egunero teknologia erabiltzea sahiestea oso zaila da eta bizitzaren alor guztietan erabiltzen da.
Hala ere, beste batzuk existitzen dira, hala nola:
- Lankidetza (ikastetxeen artean)
- PDI
- Web 2.0
- Proiektuak
- Informazioaren eraldaketa
- IKT-ak eta emozioak
- IKT-ak eta jakintza arloak
Dena den, bere izaeraren arabera alfabetizazio maila desberdinetan sailkatu ditzazkegu :
Ikus-entzunezko Alfabetizazioa:
-Ezagutzaren gizartea
-Konpetentzia digitala
-Proiektuak
Alfabetizazio Teknologikoak:
-PDI.
-Web 2.0
-Lankidetza ( ikastetxeen artean)
-Ezagutzaren gizartea
-Konpetentzia digitala.
-Proiektuak
-IKT-ak eta emozioak
-IKT-ak eta jakintza arloak.
Informazioaren alfabetizazioa (nola bilatu, nola eraldatu, konpartitu...)
-Informazioaren eraldaketa (Ofimatika...)
-IKT-ak eta emozioak
-IKT-ak eta jakintza arloak.
-Ezagutzaren gizartea.
-Konpetentzia digitala.
-Proiektuak
LH IRAKASLE BATEK TEKNOLOGIA ALORREAN ZEIN MODUKO PRESTAKUNTZA BEHAR DU?
Alde batetik, irakasle batek teknologiaren inguruko ezagutza minimo batzuk izan behar ditu.
Ordenagailua erabiltzaile mailan erabiltzen jakitea beharrezkoa da. Esate baterako:
- Ordenagailua piztu eta itzali.
- Arazo txikiak konpondu.
- Windows eta sistema operatiboak erabili (word, excel, power point...).
- Internet-en ibili.
Bestalde, internetek informazio ezberdin eta ugari eskaintzen digu. Hala ere, informazio honen balioa ezberdintzen jakitea oso lan zaila da eta irakasle batek esangarria den informazioa eta kutsatutako informazioa argi eta garbi desberdintzea behar beharrezkoa du. Izan ere, interneten dabilen informazioa askotan oso subjetiboa eta engainagarria da. Esandakoa ikasleei irakastea behar-beharrezkoa denez, irakaslea honetaz kontzientea izatea garrantzi handia du.
Aipatutako konpetentziak bete ezkero, irakaslea bere lana garatu ahal izateko prest egongo da. Ondoren, irakasleak praktikan jarri beharko du azaldutakoa, umeek iraganean beraien errealitatea eta ezagutzak eraikitzeko, informazio objetiboa bereganatzeko eta bere ikuspuntua garatzeko. Hau da, eskolak gaur egun planteatzen duen ikaskuntza prozesuan murgilduko dira teknologia berriak erabiliz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)