MULTIALFABETIZAZIOA: Ezagutza teknologikoak egoera ezberdinetara moldatzeko gaitasuna da. Horretarako, existitzen diren eta aurretik aipatutako hiru alfabetizazioaren arloak aldi berean kontrolatu behar dira. Hau da, ikus-entzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoak eta informazioaren alfabetizazioa.
NATIBO DIGITALA: Jaiotzatik edo txikitatik ezagutza teknologiak ezagutu duten pertsonak. Hau da, eguneroko bizitzan teknologia erabiltzeagatik berezko ezagutza duten pertsona.
EMIGRANTE DIGITALA: Teknologiarik gabe hazi, garatu eta ondoren, teknologia ezagutu, ikasi eta barneratu duten pertsonak.
TEKNOFILIA: Teknologia digitalak erabiltzeko inongo arazorik ez duen pertsona eta horren zaleak direnak.
TEKNOFOBIA: Teknologia digitalak erabiltzekoa arazoak dituzten pertsonak eta gainera gustukoak ez dituztenak .
No hay comentarios:
Publicar un comentario