Mostrando entradas con la etiqueta ANALIZATU ETA ULERTU. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ANALIZATU ETA ULERTU. Mostrar todas las entradas

2011/10/18

EGILE TRESNAK

DEFINIZIOA: Egile tresnak, hezkuntzarako materialen sorkuntza, publikazioa eta kudeaketa errazten duten aplikazio informatikoak dira. Hauek, formatu digitalean daude eta dokumentu multimediak dira. Hau da, irudiak, dokumentu digitalak, soinua, bideoak eta aktibitate interaktiboak konbinatuz hezkuntza munduan material didaktikoa sortzeko balio duten tresnak. Modulu desberdinak erabiliz pertsonalizatu daiteke.


ADIBIDEAK:

2011/09/29

TEKNOLOGIEN ALDAKETAK LEGEEKIKO

EUROPA

•(1994)
“EUROPA MARTXAN INFORMAZIOAREN GIZARTERUNTZ”.
Bangemann txostena. Gizartea aldatzearen beharra. Hau da, industrializaziotik komunikaziora.

•(1996)
“EUROPA A LA VANGUARDIA DE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN”.
Hezkuntza aldaketaren beharra ikusi zuen plan honek. Europa aldatzeko hezkuntza aldatu behar da.

•(1999)
“ESTRATEGIA DE LISBOA”.
e-Europa iniziatiba bultzatu. Plangintza Europako Batasun osoari begira.

•(2000)
“e-EUROPE”.
Garai digitala eta on-line komunikazioa barneratzea zen. Garai digitalari apostu egin. (Internet).

•(2000)
“ E-LEARNING E-CONTENIDOS”.
Aparatu digitalen bidez ikastea.

•(2005)
“INICIATIVA 2010”.



ESPAINIA

•(2000)
“PLAN INFO XXI”
Espainiak atzerapen pauso bat zuenez, plan bat egin zuen azpiegitura eta baliabideak aldatzeko.

•(2003)
“COMISIÓN SOTO”.
Aditu talde bat sortutako komisioa. Burua merkatal munduko HP. Etorkizuna "Pasar del aula informática a la informática en el aula" .

•(2004)
“EDUCACIÓN.ES”
Neurri batzuk hartzea. Internet gelan eta eskolan. Baliabideak eta irakasleria prestatu hezkuntza munduan gauzak aldatzeko.

•(2005)
“AVANZ@”
Eskolen geletan teknologia sartu beharra. Horretarako subentzioak eman.

•(2006)
“LOE”
Derrigorrezko Hezkuntzan konpetentzia digitala bermatu (edukiak, irakasleen formakuntza…)

•(2009)
“AVANZ@ 2”
Diru gutxiago dute.

•“ESCUELA 2.0”




EAE

•(1999)
“INICIATIVA 2000”.
Euskal Herriko eskoletara zuzenduta hauen azpiegiturak eta baliabideak aldatzeko.

•(2000-2004)
“PLAN PREMIA”
EAEko teknologia berritzea (inprimagailuak, ordenagailuak …). Eusko Jaurlaritzak eskolentzako sortu zuen adaptazio programa. Esate baterako, eskolan informatika gelan sortzea. Aurrerapen handia eta Hezkuntza mailan premia bidea izan zen.

•(2004-tik aurrera)
“PLAN PREMIA II”

•(2002)
“PESI, PLAN EUSKADI EN LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN”
Hezkuntzan eragina izan zuen (osasuna, hiritarrak…).

•“DEKRETU 175/2007”
Oinarrizko konpetentziak. Euskal Herriko Kurrikuluma.

•(2010)
“ PESI 2”
Ordenagailu pila bat sartu baina ez zen erabilera egokia egin. Hau da, estatu bezala diru asko gastatu baina ez zuten aldaketarik ikusi. Gauzak aldatu behar ziren.


•(2010)
“MODELO DE MADUREZ TECNOLÓGICA DE CENTRO EDUCATIVO”.
Ikastetxea komunitate bezala jokatzen badu aukera gehiago emango zaizkio (diru laguntzak). Hau da, inplikazioa eskatzen du. Nola? Gurasoekin hitz egin…

•(2009)
“PLAN PREMIA III”
Beharra kontuan hartuta gauza bat edo beste eman.

•“ESKOLA 2.0”

2011/09/27

LANKIDETZA

Zer da LANKIDETZA?

Pertsona talde bat lan egiteko elkartzeari deritzogu non helburu komun bat edukiko dute. Lan egiteko metodo hau oso aberasgarria da, batek bestearen gabeziak betetzen dituelako eta taldekide guztiak beraien ezagupenak aberastuz. Taldearen barruan, kide bakoitzak rol ezberdina betetzen du batzuk beste batzuen osagarriak bihurtuz. Gainera, taldekide bakoitzaren potentziala aprobetxatzen da eta taldearen ezagutza maila orekatzen da. Taldekideen koordinazioa, komunikazioa eta konpromisoa beharrezkoa da emaitza positiboak edukitzeko.


Zein TRESNEK laguntzen dute LANKIDETZAN?
  • Sare Sozialak
  • Telefono mugikorra
  • Ordenagailua
  • Eskolako web orria
  • Eskola barruko intranetak
  • Pendrive
  • Entzumenezko tresnak eta formatu orokorrak (MP3)
  • Fax-a 
  • Blog-ak
  • Tablet pc
  • Wikiak
  • Internet
  • Argazki makina
  • Bideo makina
  • Offimatika
  • Karpeta partekatuak
  • LMS
  • Foroak
  • ADE
  • Entziklopediak (Wikipedia)
  • Bat-bateko mezularitza
  • Egutegia partekatu
  • Korreoa

2011/09/20

IKT-AREN ERABILERAREN ALDE ONAK ETA TXARRAK:

IKT-aren erabillera, ikastetxearen kudeaketarako lagungarriak edo beharrezkoak dira. Informaziorako eta komunikaziorako baliabide bat da.

ALDE ONAK
  1. INFORMAZIO ASKO, KOPURU IZUGARRIA - ESKURAGARRITASUNA ( youtube, google... )
  2. KOMUNIKAZIO GLOBALIZATUA ETA AMAIGABEA    
  3. SARE SOZIALEN PRESENTZIA





 ALDE TXARRAK
  1. BRETXA DIGITALA                                                                                    
  2. DEPENDENTZIA
  3. KONTSUMO KULTURALA
  4. PRIBAZITATEA EZA + KONTROL GEHIAGO

ZER DIRA IKT-ak ETA ZERTARAKO BALIO DUTE ESKOLA TESTUINGURUAN?

TEKNOLOGIA BERRIAK ERABILIZ, METODOLOGIA BERRI BAT SORTU DA IKASLEEN IKASKUNTZA PROZESUAN.

IRAKASLEENTZAT KLASE NORMAL BAT EMATEA BAINO KONPLEXUAGOA IZAN ARREN, UMEEN IKASKUNTZA PROZESUA ABERASGARRIAGOA DA.

IKASKUNTZA PROZESUAREN GARAIAN, IKASLE BAKOITZAK ERRITMO EZBERDIN BAT DARAMA,BERAZ, IRAKASLEAK IKASKUNTZA PROZESU PERTSONALIZATU BAT ERAMAN BEHAR DU.

KLASEAK GELAN EMATEAZ GAIN, IKASLEEK AUKERA DUTE BEREN ETXEETAN ETXEKO LANAK BIRTUALKI EGITEKO. HORRELA, KLASERA JOAN IZAN EZ DUTEN IKASLEEI BEREN IKASKUNTZA PROZESUA EZ DIE GALARAZTEN.

BERE ALDE ONAK ALDE BATERA UTZITA, PENTSATZEN DUGU IRAKURTZEA ETA IDAZTEA OSAGARRIAK ETA BEHARREZKO PREMIA DIRELA, TEKNOLOGIA BERRIEKIN ARITU BAINO LEHEN.

2011/09/15

DIDAKTIKA, PEDAGOGIA ETA CURRICULUMA


Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesua: 


-Irakasleak behar dituzten gaitasunak:
  • Ikaskuntza esperientzien diseinua
  • Ebaluazioa 
  • Eremua

Hau da, Ikaskuntza prozesua gidatzeko behar diren trebetasunak menperatzean datza.

DEFINIZIOAK


MULTIALFABETIZAZIOA: Ezagutza teknologikoak egoera ezberdinetara  moldatzeko gaitasuna da. Horretarako, existitzen diren eta aurretik aipatutako hiru alfabetizazioaren arloak aldi berean kontrolatu behar dira. Hau da, ikus-entzunezko alfabetizazioa, alfabetizazio teknologikoak eta informazioaren alfabetizazioa.




NATIBO DIGITALA: Jaiotzatik edo txikitatik ezagutza teknologiak ezagutu duten pertsonak. Hau da, eguneroko bizitzan teknologia erabiltzeagatik berezko ezagutza duten pertsona.


EMIGRANTE DIGITALA: Teknologiarik gabe hazi, garatu eta ondoren, teknologia ezagutu, ikasi eta barneratu duten pertsonak.




TEKNOFILIA: Teknologia digitalak erabiltzeko inongo arazorik ez duen pertsona eta horren zaleak direnak. 




TEKNOFOBIA: Teknologia digitalak erabiltzekoa arazoak dituzten pertsonak eta gainera gustukoak ez dituztenak .


2011/09/13

LH IRAKASLE BATEK TEKNOLOGIA ALORREAN ZEIN MODUKO PRESTAKUNTZA BEHAR DU?

Alde batetik, irakasle batek teknologiaren inguruko ezagutza minimo batzuk izan behar ditu.
Ordenagailua erabiltzaile mailan erabiltzen jakitea beharrezkoa da. Esate baterako:
  • Ordenagailua piztu eta itzali.
  • Arazo txikiak konpondu.
  • Windows eta sistema operatiboak erabili (word, excel, power point...).
  • Internet-en ibili. 
Bestalde, internetek informazio ezberdin eta ugari eskaintzen digu. Hala ere, informazio honen balioa ezberdintzen jakitea oso lan zaila da eta irakasle batek esangarria den informazioa eta kutsatutako informazioa argi eta garbi desberdintzea behar beharrezkoa du. Izan ere, interneten dabilen informazioa askotan oso subjetiboa eta engainagarria da. Esandakoa ikasleei irakastea behar-beharrezkoa denez, irakaslea honetaz kontzientea izatea garrantzi handia du.

 Aipatutako konpetentziak bete ezkero, irakaslea bere lana garatu ahal izateko prest egongo da. Ondoren, irakasleak praktikan jarri beharko du azaldutakoa, umeek iraganean beraien errealitatea eta ezagutzak eraikitzeko,  informazio objetiboa bereganatzeko eta bere ikuspuntua garatzeko. Hau da, eskolak gaur egun planteatzen duen ikaskuntza prozesuan murgilduko dira teknologia berriak erabiliz.