Mostrando entradas con la etiqueta LANKIDETZA IKASKUNTZA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta LANKIDETZA IKASKUNTZA. Mostrar todas las entradas
2011/12/12
2011/12/05
2011/10/11
NOLA ERABILI IKT-ak HEZKUNTZAN?
Klase bat ematerakoan, IKT-ak era desberdinez tresna bezala erabil daitezke. Esate baterako:
- Natur Zientzietako prozesu bat azaltzeko mapa kontzeptuala sortu edo irudiak internetetik ateratzea kontzeptuak hobeto uler dezaten (inprimatu, moztu, itsatsi).
- Power point-a erabili ipuin bat ilustratzeko.
- Matematikako ariketak egitea interneten dauden joko interaktiboak erabiliz.
- Blog bat sortu ikasleen eta irakasleen artean informazioa elkar trukatzeko.
- Ikaslea klasean irakatsitako kontzeptu bat esplikatzea arbel digitala erabiliz, berak partaide sentituz. Ariketa bera egin ditzake bertan.
- Plastikan collage bat egin behar da. Horretarako ume bakoitzak internetik irudi batzuk aukeratuko dute muralean ipintzeko.
- Plastikan aritzeko Paint programa erabili.
- Bideoak erabili esplikatutako kontzeptuen adibideak ikusteko.
- Ikasleentzat irrati saioak sortu non beraiek programa hauen sortzaileak izan beharko diren.
- Testu prozesatzailea erabili ortografia lantzeko (Hizkuntza arloan).
- Grabazio bat egin (eredu on batena) beste ikasleei erakusteko.
- Beste munduko pertsonekin hitz egiteko programak erabiltzea hizkuntza praktikatzeko (Adibidez, Skype).
- Historiako denborazko lerroa egin aplikazioak erabiliz.
- Musika klasean Sing Star programa erabili.
2011/09/29
BIDEOJOKO GOGOETA (EDUARD PUNSET)
EDUARD PUNSET
BIDEOJOKOEN INGURUKO
GOGOETA
Marc Prensky-ri
egindako elkarrizketa (bideojokoei buruzko aditua).
Honen ustez ordenagailuak eta bideojokoak ez dira komunikabideek
esaten duten bezain txarrak. Hau da, hauek dauzkaten abantailak asko dira. Esate
baterako, dibertitzeko modu bat da, motibazioa sortzen dute, elkar ekintza bultzatzen
dute, ikasteko modu bat da, pazientzia eskatzen dute, zenbait arau jarraitu
behar dute, arazoak konpontzeko trebezia lantzen dute, etab. Bestalde, bideojoko
zaleak ikaskuntzan inplikazio handiagoa edukiko dute motibatuta sentitzen
direlako. Gainera, kontzentrazio maila handiagoa dutela ikusi da.
Laburbilduz, teknologian murgildutako gizarte honetan irakasleak ikasleei etorkizunerako prestatu behar diete behar berri hauek asetu dezaten, beti ere kontuan hartuz irakaslea teknologia munduan ikasleen gidaria izan behar dela. Hau da, kontuan eduki behar dugu teknologia garaian bizi garela.
2011/09/27
LANKIDETZA
Zer da LANKIDETZA?
Pertsona talde bat lan egiteko elkartzeari deritzogu non helburu komun bat edukiko dute. Lan egiteko metodo hau oso aberasgarria da, batek bestearen gabeziak betetzen dituelako eta taldekide guztiak beraien ezagupenak aberastuz. Taldearen barruan, kide bakoitzak rol ezberdina betetzen du batzuk beste batzuen osagarriak bihurtuz. Gainera, taldekide bakoitzaren potentziala aprobetxatzen da eta taldearen ezagutza maila orekatzen da. Taldekideen koordinazioa, komunikazioa eta konpromisoa beharrezkoa da emaitza positiboak edukitzeko.
Zein TRESNEK laguntzen dute LANKIDETZAN?
- Sare Sozialak
- Telefono mugikorra
- Ordenagailua
- Eskolako web orria
- Eskola barruko intranetak
- Pendrive
- Entzumenezko tresnak eta formatu orokorrak (MP3)
- Fax-a
- Blog-ak
- Tablet pc
- Wikiak
- Internet
- Argazki makina
- Bideo makina
- Offimatika
- Karpeta partekatuak
- LMS
- Foroak
- ADE
- Entziklopediak (Wikipedia)
- Bat-bateko mezularitza
- Egutegia partekatu
- Korreoa
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

