Klase bat ematerakoan, IKT-ak era desberdinez tresna bezala erabil daitezke. Esate baterako:
- Natur Zientzietako prozesu bat azaltzeko mapa kontzeptuala sortu edo irudiak internetetik ateratzea kontzeptuak hobeto uler dezaten (inprimatu, moztu, itsatsi).
- Power point-a erabili ipuin bat ilustratzeko.
- Matematikako ariketak egitea interneten dauden joko interaktiboak erabiliz.
- Blog bat sortu ikasleen eta irakasleen artean informazioa elkar trukatzeko.
- Ikaslea klasean irakatsitako kontzeptu bat esplikatzea arbel digitala erabiliz, berak partaide sentituz. Ariketa bera egin ditzake bertan.
- Plastikan collage bat egin behar da. Horretarako ume bakoitzak internetik irudi batzuk aukeratuko dute muralean ipintzeko.
- Plastikan aritzeko Paint programa erabili.
- Bideoak erabili esplikatutako kontzeptuen adibideak ikusteko.
- Ikasleentzat irrati saioak sortu non beraiek programa hauen sortzaileak izan beharko diren.
- Testu prozesatzailea erabili ortografia lantzeko (Hizkuntza arloan).
- Grabazio bat egin (eredu on batena) beste ikasleei erakusteko.
- Beste munduko pertsonekin hitz egiteko programak erabiltzea hizkuntza praktikatzeko (Adibidez, Skype).
- Historiako denborazko lerroa egin aplikazioak erabiliz.
- Musika klasean Sing Star programa erabili.
No hay comentarios:
Publicar un comentario