2012/03/26
2012/03/16
2011/12/20
2011/12/19
2011/12/16
2011/12/12
2011/12/05
2011/10/18
EGILE TRESNAK
DEFINIZIOA: Egile tresnak, hezkuntzarako materialen sorkuntza, publikazioa eta kudeaketa errazten duten aplikazio informatikoak dira. Hauek, formatu digitalean daude eta dokumentu multimediak dira. Hau da, irudiak, dokumentu digitalak, soinua, bideoak eta aktibitate interaktiboak konbinatuz hezkuntza munduan material didaktikoa sortzeko balio duten tresnak. Modulu desberdinak erabiliz pertsonalizatu daiteke.
- Powerpoint (aurkezpenak egiteko)
- Excel (kalkulu orria)
- Word ( dokumentuak idazteko)
- Openoffice (dokumentuak idazteko)
- Exe learning (edukiak berrerabiltzeko, inportatzeko eta esportatzeko) http://exelearning.org/wiki
- Squeak (hezkuntza mundu birtualak sortzeko) http://squeak.educarex.es/Squeakpolis/5
- Jclic (hezkuntza aktibitate ezberdinak erabiltzeko balio dute: buruhausteak...prozesu bat egiteko aukera ematen du) http://clic.xtec.cat/es/jclic/download.htm
- Malted (hizkuntzak lantzeko baliabidea) http://recursostic.educacion.es/malted/web/descargas/index_php.php
- Ardora ( Html formatuan aktibitateak sortzeko balio dute: letra zopa, irudien galeria, erreproduzitzaileak ...) http://webardora.net/index_cas.htm
- Cuadernia ( koaderno digitalak sortzeko) http://www.educa.jccm.es/educa-jccm/cm/temas/cuadernia
- Webquest (irakasleak baliabide bat ematen du) http://www.phpwebquest.org/
- Atenex/Constructor (Ebaluatzeko aukera ematen du) http://constructor.educarex.es/
- Hot potatoes (Ariketak sortzen ditu: hitz gurutzatuak...) http://hotpot.uvic.ca/
- Edilim (Formatu digitaleko liburu elektroniko bat da. Flash-en eginda dago) http://www.educalim.com/cinicio.htm
2011/10/11
NOLA ERABILI IKT-ak HEZKUNTZAN?
Klase bat ematerakoan, IKT-ak era desberdinez tresna bezala erabil daitezke. Esate baterako:
- Natur Zientzietako prozesu bat azaltzeko mapa kontzeptuala sortu edo irudiak internetetik ateratzea kontzeptuak hobeto uler dezaten (inprimatu, moztu, itsatsi).
- Power point-a erabili ipuin bat ilustratzeko.
- Matematikako ariketak egitea interneten dauden joko interaktiboak erabiliz.
- Blog bat sortu ikasleen eta irakasleen artean informazioa elkar trukatzeko.
- Ikaslea klasean irakatsitako kontzeptu bat esplikatzea arbel digitala erabiliz, berak partaide sentituz. Ariketa bera egin ditzake bertan.
- Plastikan collage bat egin behar da. Horretarako ume bakoitzak internetik irudi batzuk aukeratuko dute muralean ipintzeko.
- Plastikan aritzeko Paint programa erabili.
- Bideoak erabili esplikatutako kontzeptuen adibideak ikusteko.
- Ikasleentzat irrati saioak sortu non beraiek programa hauen sortzaileak izan beharko diren.
- Testu prozesatzailea erabili ortografia lantzeko (Hizkuntza arloan).
- Grabazio bat egin (eredu on batena) beste ikasleei erakusteko.
- Beste munduko pertsonekin hitz egiteko programak erabiltzea hizkuntza praktikatzeko (Adibidez, Skype).
- Historiako denborazko lerroa egin aplikazioak erabiliz.
- Musika klasean Sing Star programa erabili.
2011/10/04
2011/09/29
BIDEOJOKO GOGOETA (EDUARD PUNSET)
EDUARD PUNSET
BIDEOJOKOEN INGURUKO
GOGOETA
Marc Prensky-ri
egindako elkarrizketa (bideojokoei buruzko aditua).
Honen ustez ordenagailuak eta bideojokoak ez dira komunikabideek
esaten duten bezain txarrak. Hau da, hauek dauzkaten abantailak asko dira. Esate
baterako, dibertitzeko modu bat da, motibazioa sortzen dute, elkar ekintza bultzatzen
dute, ikasteko modu bat da, pazientzia eskatzen dute, zenbait arau jarraitu
behar dute, arazoak konpontzeko trebezia lantzen dute, etab. Bestalde, bideojoko
zaleak ikaskuntzan inplikazio handiagoa edukiko dute motibatuta sentitzen
direlako. Gainera, kontzentrazio maila handiagoa dutela ikusi da.
Laburbilduz, teknologian murgildutako gizarte honetan irakasleak ikasleei etorkizunerako prestatu behar diete behar berri hauek asetu dezaten, beti ere kontuan hartuz irakaslea teknologia munduan ikasleen gidaria izan behar dela. Hau da, kontuan eduki behar dugu teknologia garaian bizi garela.
TEKNOLOGIEN ALDAKETAK LEGEEKIKO
•(1994)
“EUROPA MARTXAN INFORMAZIOAREN GIZARTERUNTZ”.
Bangemann txostena. Gizartea aldatzearen beharra. Hau da, industrializaziotik komunikaziora.
•(1996)
“EUROPA A LA VANGUARDIA DE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN”.
Hezkuntza aldaketaren beharra ikusi zuen plan honek. Europa aldatzeko hezkuntza aldatu behar da.
•(1999)
“ESTRATEGIA DE LISBOA”.
e-Europa iniziatiba bultzatu. Plangintza Europako Batasun osoari begira.
•(2000)
“e-EUROPE”.
Garai digitala eta on-line komunikazioa barneratzea zen. Garai digitalari apostu egin. (Internet).
•(2000)
“ E-LEARNING E-CONTENIDOS”.
Aparatu digitalen bidez ikastea.
•(2005)
“INICIATIVA 2010”.
•(2000)
“PLAN INFO XXI”
Espainiak atzerapen pauso bat zuenez, plan bat egin zuen azpiegitura eta baliabideak aldatzeko.
•(2003)
“COMISIÓN SOTO”.
Aditu talde bat sortutako komisioa. Burua merkatal munduko HP. Etorkizuna "Pasar del aula informática a la informática en el aula" .
•(2004)
“EDUCACIÓN.ES”
Neurri batzuk hartzea. Internet gelan eta eskolan. Baliabideak eta irakasleria prestatu hezkuntza munduan gauzak aldatzeko.
•(2005)
“AVANZ@”
Eskolen geletan teknologia sartu beharra. Horretarako subentzioak eman.
•(2006)
“LOE”
Derrigorrezko Hezkuntzan konpetentzia digitala bermatu (edukiak, irakasleen formakuntza…)
•(2009)
“AVANZ@ 2”
Diru gutxiago dute.
•“ESCUELA 2.0”
•(1999)
“INICIATIVA 2000”.
Euskal Herriko eskoletara zuzenduta hauen azpiegiturak eta baliabideak aldatzeko.
•(2000-2004)
“PLAN PREMIA”
EAEko teknologia berritzea (inprimagailuak, ordenagailuak …). Eusko Jaurlaritzak eskolentzako sortu zuen adaptazio programa. Esate baterako, eskolan informatika gelan sortzea. Aurrerapen handia eta Hezkuntza mailan premia bidea izan zen.
•(2004-tik aurrera)
“PLAN PREMIA II”
•(2002)
“PESI, PLAN EUSKADI EN LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN”
Hezkuntzan eragina izan zuen (osasuna, hiritarrak…).
•“DEKRETU 175/2007”
Oinarrizko konpetentziak. Euskal Herriko Kurrikuluma.
•(2010)
“ PESI 2”
Ordenagailu pila bat sartu baina ez zen erabilera egokia egin. Hau da, estatu bezala diru asko gastatu baina ez zuten aldaketarik ikusi. Gauzak aldatu behar ziren.
•(2010)
“MODELO DE MADUREZ TECNOLÓGICA DE CENTRO EDUCATIVO”.
Ikastetxea komunitate bezala jokatzen badu aukera gehiago emango zaizkio (diru laguntzak). Hau da, inplikazioa eskatzen du. Nola? Gurasoekin hitz egin…
•(2009)
“PLAN PREMIA III”
Beharra kontuan hartuta gauza bat edo beste eman.
•“ESKOLA 2.0”
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





