2011/10/18

EGILE TRESNAK

DEFINIZIOA: Egile tresnak, hezkuntzarako materialen sorkuntza, publikazioa eta kudeaketa errazten duten aplikazio informatikoak dira. Hauek, formatu digitalean daude eta dokumentu multimediak dira. Hau da, irudiak, dokumentu digitalak, soinua, bideoak eta aktibitate interaktiboak konbinatuz hezkuntza munduan material didaktikoa sortzeko balio duten tresnak. Modulu desberdinak erabiliz pertsonalizatu daiteke.


ADIBIDEAK:

2011/10/11

ITE

http://ntic.educacion.es/v5/web/pamc/pamc_2007/enigma_nutricion/

NOLA ERABILI IKT-ak HEZKUNTZAN?

Klase bat ematerakoan, IKT-ak era desberdinez tresna bezala erabil daitezke. Esate baterako:
  • Natur Zientzietako prozesu bat azaltzeko mapa kontzeptuala sortu edo irudiak internetetik ateratzea kontzeptuak hobeto uler dezaten (inprimatu, moztu, itsatsi).
  • Power point-a erabili ipuin bat ilustratzeko.
  • Matematikako ariketak egitea interneten dauden joko interaktiboak erabiliz.
  • Blog bat sortu ikasleen eta irakasleen artean informazioa elkar trukatzeko. 
  • Ikaslea klasean irakatsitako kontzeptu bat esplikatzea arbel digitala erabiliz, berak partaide sentituz. Ariketa bera egin ditzake bertan. 
  • Plastikan collage bat egin behar da. Horretarako ume bakoitzak internetik irudi batzuk aukeratuko dute muralean ipintzeko. 
  • Plastikan aritzeko Paint programa erabili. 
  • Bideoak erabili esplikatutako kontzeptuen adibideak ikusteko. 
  • Ikasleentzat irrati saioak sortu non beraiek programa hauen sortzaileak izan beharko diren. 
  • Testu prozesatzailea erabili ortografia lantzeko (Hizkuntza arloan). 
  • Grabazio bat egin (eredu on batena) beste ikasleei erakusteko. 
  • Beste munduko pertsonekin hitz egiteko programak erabiltzea hizkuntza praktikatzeko (Adibidez, Skype). 
  • Historiako denborazko lerroa egin aplikazioak erabiliz. 
  • Musika klasean Sing Star programa erabili.

DOKUMENTUAK PARTEKATZEKO ZERBITZUAK